34. Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea ireki dute
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak 34. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, eta martxoaren 10era bitarte eman daiteke izena. Deialdian parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: talde ez profesionala izatea eta partaideen adina 14 eta 30 urte bitartekoa izatea.
Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, eta antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera bidali gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidalita.
Maiatzean eta ekainean izango da topaketa. Helburua da gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea, bai antzezle, bai sortzaile moduan (agertokien gainean edo atzean), eta baita ikusle moduan ere, era horretan antzerkira joateko ohitura bultzatuz eta kultur ekitaldi horiekin gozatzea sustatuz.
Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, beraien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, eta baita haien kultur ekoizpenaren zabalpena bultzatzeko ere.