Azorak Ategorrietan egindako kaleratzea salatu dute
Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuak urtarrilean jakinarazi zuen Azora putre funtsa Ategorrietako bizilagun batzuk “edozein momentutan” etxegabetu zitzakeela, eta dagoeneko gauzatu dute kaleratzea. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin zuten ostegunean Pinudi plazan Saretxekoek.
Epaile batek hala aginduta, Azoraren etxebizitzetako batean bizi ziren gazteei urtarrilaren 26an amaitu zitzaien etxeko giltzak itzuli eta husteko epea. Gazteek ez zuten horrela egin, eta hutsaraztearen zain zeuden. Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak orduan salatu zuenez, Azorakoek nahiago zuten “kaleratze isila egin”. Horrela, atzo goizean Ertzaintza bertaratu zen Ategorrietara, eta kaleratzea gauzatu zuen. Hala ere, dagoeneko ez zegoen inor etxe horretan. Gogoratu behar da Azora putre funtsa izan zela iaz Iñaki Setien eta Rosa Maria Arratibel bikotea Ategorrietako euren etxetik kaleratu zituena.
📢📢📢
— Saretxe / Groseko Etxebizitza Sindikatua (@SaretxeG) February 22, 2023
Gaur goizean Azora Funts Putrearena den eta urtarriletik etxegabetze arriskuan zegoen pisua ustutzera etorri dira. Adi mobilizazioei!
Haiena jabetza, gurea auzodefentsa! pic.twitter.com/P4QmR0ick6