Jardunaldi feministak antolatu ditu Erraustuk Martxoaren 8aren bueltan
Gerturatzen ari da Martxoaren 8a, eta Ibaetako campuseko Erraustu talde feministak dagoeneko antolatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunera begirako jarduerak. Hain zuzen ere, jardunaldi feministak antolatu dituzte campusean. Horrez gain, euren mobilizazio propioa egingo dute Martxoaren 8an bertan, 11:30ean, aulariotik abiatuta, Sistema honetan elkar zaintzea erradikala delako, neska* ikasleok borrokan gaude! lelopean.
Jardunaldiei dagokienez, martxoaren 1ean hasi eta 29an bukatuko dute, askotariko jarduerekin. Jarraian, egitaraua:
- Martxoak 1, 15:30ean: Feminismotik pribilegio zuriak aztertu hitzaldia.
- Martxoak 8ko astean, erakusketa aularioan.
- Martxoak 6, 13:30ean: Zaintza sistema irauli eta bizitzak erdigunean jartzeko bideorri bat hitzaldia.
- Martxoak 15, 13:30ean: lodifobiari buruzko hitzaldia.
- Martxoak 22, 14:00etan: Feminismoa eta euskara hitzaldia.
- Martxoak 27 13:30ean: mugimendu bolleroari buruzko hitzaldia
- Martxoak 29: Neska* Ikasle Jaialdia egingo dute, eta Donostiako puntu beltzak hitzaldia 13:30ean eta bertso afari feminista 20:30ean.