Itzali dute Parte Zaharreko sutea
Gauean berpiztu egin da Parte Zaharreko Juanito Kojuan piztutako sutea, baina Donostiako Suhiltzaileek dagoeneko itzali egin dute, udalak jakinarazi duenez. Hala ere, suhiltzaile talde bat han gelditu da, berriz ez pizteko zaintza lanak egiten.
Larunbat gauean piztu zen sua, eta suhiltzaileak gau osoan aritu ziren sua itzaltzeko lanean. Ordea, bart gaueko haizearekin, sutea berpiztu egin da; aipatu moduan, itzali egin dute jada. Ez dago zauriturik, baina familia bati ostatu eman behar izan dio udalak, sutea jatetxeko sukaldean piztu eta eraikineko egituratik zabaldu baitzen.
Jarraian, suhiltzaileek larunbat gauean egindako lanaren irudiak:
Fuego en calle Mayor de la parte vieja #donostia#bomberos pic.twitter.com/bxyQvuc87s
— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) February 26, 2023