Donostiako memoria historikoari buruzko jardunaldia egingo dute martxoaren 16an
Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako memoria historikoari buruz urteetan egindako lana itxiko du martxoaren 16an, Miramar jauregian egingo duen jardunaldi batean. Donostiako Udalarekin lankidetzan, Aranzadik azken bost urteetan Donostian memoria historikoari buruz egin dituen lanak azaldu eta balioan jarriko ditu.
Jardunaldi horretan adituek parte hartuko dute, hala nola, Fabian Salvioli, egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak sustatzeari buruzko Nazio Batuen kontalari berezia eta Jon Mirena Landa, Zigor-Zuzenbideko katedraduna eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria (UPV/EHU).
Halaber, Donostian diktadura frankistak errepresaliatutakoen senideek parte hartuko dute, bizikidetzako eta giza eskubideen sustapeneko prozesuetan aditu batek koordinatutako mahai-inguru baten bidez.
Jardunaldia doakoa da, eta 09:15ean hasiko da. Bertaratu nahi dutenek esteka honetan eman beharko dute izena martxoaren 12a baino lehen.
Egitaraua
9:15 Ongietorriko kafea.
10:00 – 10:15 Ekitaldi hasiera Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik.
10:15 – 12:00 Adituen esku-hartzea:
– Javier Buces, Aranzadi Zientzia Elkarteko Historia Garaikidean doktorea.
– Fabian Salvioli, Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak sustatzeari buruzko Nazio Batuen kontalari Berezia.
– Jon Mirena Landa, Zigor-Zuzenbideko katedraduna eta Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria (UPV/EHU).
12:00 – 12:30 Lunch-a.
12:30 – 14:00 Donostian diktadura frankistak errepresaliatutakoen senideen mahai-ingurua.
14:00 Ekitaldiaren amaiera.