Etxebizitza eta turismo ereduak aldatzea eskatu du Elkarrekin Donostiak
Aste honetan, Elkarrekin Donostiak 2023ko udal aurrekontu proiektuari egindako zuzenketak defendatuko ditu udal batzordeetan, osoko zuzenketa bat barne. “Aurrekontua ez dira baliatzen ari hiri honetako pertsona gehienei mesede egiteko, baizik eta proiektu handietan, askotan gutxi batzuei bakarrik mesede egiteko”, adierazi du koalizioak. 7.211.000 euroko zuzenketak aurkeztu dituzte, etxebizitzan, feminismoetan, gizarte ekintzan, auzoetan, gazterian eta ingurumenean oinarritutako neurriak jasotzen dituztenak.
“Donostiarren etxebizitza eta Donostiatik kanporatzea, gazteak emantzipatzeko ezintasuna, klima aldaketa eta horren ondorioak edo donostiarren eta bisitarien arteko bizikidetza-ereduak dira Elkarrekin Donostiak bere proposamenen ardatz nagusiak”, azaldu dute.
Aitzole Araneta bozeramaileak adierazi duenez, “aurrekontu hauek helarazten diguten hiri ereduan ez ditugu gure kezkak islatuta ikusten”. “Donostiarren beharrizanei erantzuteko hobeto prestatutako sistema bat bultzatu nahi dugu, eta ez Gobernuaren ereduarekin jarraitu, beste batzuentzako den hiri eredua hain zuzen ere”, gaineratu du.
Hori dela eta, Aranetak ondorengo kezka agertu du: “Udalak duen aurrekontua iazkoa baino askoz handiagoa izanagatik ere, geure buruari galdetzen diogu ea zertarako balio duen ekonomikoki aberatsa den hiri bat izateak eta jendea gu bisitatzeaz pozik egoteak, baldin eta gero gure gazteek alde egin behar badute, ezin dutelako Donostian etxebizitza bat ordaindu”.