Atzegiko langileek datozen urteetarako KPIa bermatzeko eskatu diote aldundiari
Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Atzegiko langileek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. LAB eta ELA sindikatuak euren lan hitzarmena negoziatzen ari dira une honetan. “Kontuan izan behar dugu administrazio publikotik jasotzen duela dirua 270 langile inguru dituen entitate honek. Ez dugu langileen eskubideak okertzea eta eros ahalmena galtzen jarraitzerik nahi”, azaldu dute sindikatuek.
Aniztasun funtzionaleko sektoreari, eta, kasu honetan, Atzegiko langileei, KPIa bermatzeko datozen urteetarako. Halere, hitzarmenaren negoziazioan hobetzeko beste puntu asko daudela ohartarazi dute langileek: “Hitzarmen honen erronka nagusia urtean lan egiten ditugun ordu guztiak konputatzea da. Gaur egun 2.000 lan ordu egiten ditugu urtean eta hauetatik 1.600 ordu dira lan orduak bezala konputatzen dizkigutenak, beste 400 orduak lan postuan egon arren presentziazkoak bezala kontatzen dizkigute. Ez dago plusik jaiegun eta asteburuengatik, berdin da astelehen batez edo Urteberri egunean lan egitea. Ez dugu gaueko plusik, oinarrizko soldatatik aterata dago”.
Horiek horrela, Atzegiko langileek “lan baldintza duinak” nahi dituztela aldarrikatu dute: “Arreta Zuzeneko langileok ez dugu geure burua zaintzaile soiltzat bakarrik hartzen (gure kontratuetan jartzen duen bezala), zerbait gehiago gara, maila pertsonalean eta emozionalean asko inplikatzen baikara”.