Pandora taberna itxiko dute
Groseko Pandora tabernak agur esango du hurrengo larunbatean, behin betiko, lau urteko ibilbidea egin ondoren. Hala jakinarazi du Agus Rodriguez arduradunak: “martxoaren 11an, larunbatarekin, behin betiko lehorreratuko gara. Atsedena hartu, eta ilusio berriak piztuko dizkiguten abenturen zain, baina presarik gabe”.
Parte Zaharreko Aldamar kaleko Rekalde taberna ezagunaren arduraduna izan zen Rodriguez, baina 2018an Rekalde itxi behar izan zuen, eraikuntza enpresa batek eraikina erosi zuelako –hain zuzen ere, eraikin horretako lanak abian dira–. Taberna horrek erreferentzialtasun handia izan zuen Donostian, eta horregatik, entzutetsua izan zen itxiera. Horrela, Groseko Txofre kaleko Pandora taberna ireki zuen gero Rodriguezek. “Oso eskertuta nago abentura labur honetan lagundu nauten marinelekin”, gaineratu du Pandorakoak, agur mezuan.