Aritz Elustondo eta Diego Rico atzelariek Realean jarraituko dute

Realak jokalarien kontratu berritzeekin jarraitzen du. Mikel Oiartzabal 2028ra bitarte lotu ondoren, beste bi jokalariren kontratuak berritu ditu. Batetik, Aritz Elustondo atzelari gipuzkoarrak txuri-urdin izaten jarraituko du 2025-2026 denboraldira bitarte. Bestetik, Diego Rico atzelari espainiarrak 2024-2025 denboraldira arte luzatu du bere kontratua.
Elustondori buruz ondorengo adierazi du kluba: “Harrobiko gizon eredugarri bat, akzio bakoitzean atzaparra eta kemena duena bere bihotzaren koloreak defendatzen. Denboraldi honetan 200 partidako muga gainditu du gure armarria bularrean eramanez, Realaren historian sartzeko bidean den ibilbidean”.
Ricori, berriz, ondorengo hitzak eskaini dizkiote: “Atzerriko jokalari bat, klubean zutik erori eta harrobikoa balitz bezala integratu dena. Bere abiadurari esker, defentsa lanetan konprometituta eta erasorako proiekzioarekin, txuri-urdin gisa bultzatzen jarraituko du”.