Gizarte sozialistaren aldeko aldarria egin du Itaiak
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista ere mobilizatu da Martxoaren 8an, eta, ohiko legez, bere mobilizazio propioa egin du, mugimendu feministaren manifestazio orokorretik aparte. Erdialdeko kaleetatik egin dute mobilizazioa, 18:30ean abiatuta, eta Gipuzkoa plazan egin dute irakurketa.
Gizartea “ustez gero eta feministagoa” dela azaldu dute, baina “aldaketa gutxi” eman direla: “Kontrara, emakume askoren bizi baldintzek okerrera egin dute”. Horrela, erakunde publikoetatik feminismoa “aurpegi zuriketarako eta eztabaida elektoralean botoak lortzeko” erabiltzen dutela salatu dute. Horregatik, berdintasun politikek “lekua” badute ere, “emakume langileek zapalduta” jarraitzen dutela gaineratu dute.
Horrela, antolakuntzarako deia egin dute: “Emakume langileok bizi dugun egoera sozializatzea beharrezkoa da, eta, era berean, horri aurre egiteko babes politikoa antolatzea”. Ildo horretatik, gizarte sozialista aldarrikatu dute: “Argi dago kapitalismoaren barruan emakume langileon zapalkuntzak ez duela inolako aterabiderik. Emakume langileon emantzipazioa lortu ahal izateko, beharrezkoa da gizarte sozialista eraikitzea”. “Emakume langileok guztion ongizatea bermatu behar duen gizarte sozialistaren eraikuntzan aktibo politiko izan behar dugu”, gaineratu dute.
Jarraian, Itaiaren argazki gehiago eta irakurketa osoa ikus ditzakezue:
Martxoak 8 | Mobilizazioa
— Donostiako Itaia (@itaia_donostia) March 8, 2023
Hemen gaurko mobilizazioko argazki batzuk ⬇️
Mila esker gerturatu zareten guztioi!
Lanean jarraituko dugu emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko.
Batu borrokara! pic.twitter.com/PUJdLAY1nz
M8| EMAKUME LANGILEOK ASKATZEKO SOZIALISMOA ERAIKI!
— ITAIA (@itaiasarea) March 8, 2023
Hona hemen guarko irakurketa⬇️⬇️
BATU MOBILIZAZIOETARA! pic.twitter.com/Eiw1jiq5F2