Urbieta kaleko etxebizitza baten fatxadaren zati batzuk erori dira
Gaur eguerdian Urbieta kaleko 13. zenbakiko fatxadaren zati batzuk jausi dira espaloira. Zorionez, ez da inor zauritu. Harri pusketa handiak dira erori direnak. Hasiera batean, erori dena balkoi bat zela adierazi dio herritar batek hedabide honi. Donostiako Suhiltzaileek, ordea, fatxadako zati bat zela jakinarazi dute.
Metroaren aurkako Satorralaia bizilagunen mugimenduak azaldu duenez, “aipagarria da eraikin hori joan den urtarrilean metroaren obren ondorioz kalteak jasan dituen Artzain Onaren plazako eraikinaren ondoan dagoela”.
(Argazkia: Satorralaia)
Gogoratu behar da, urtarrila hasieran, Easo kaleko etxebizitza bateko balkoi bat erori zela.