Auzoko presoek "etxeratzeko egin beharreko ibilbide eta oztopoak herriratzeko" dinamika abiatuko dute Antiguan
Euskal preso gehienak Euskal Herriko kartzeletan daude dagoeneko, eta fase berri batean murgilduta dago Sare elkartea. Hain zuzen ere, Antiguan ere helduko diote fase berriari, eta auzoko Sarek dinamika bat abiatuko du larunbatean, “auzoko presoek etxeratzeko egin beharreko ibilbide eta oztopoak herriratzeko”.
Zehazki, elkartasun mahaia jarriko dute kalean, sinadura bilketa egiteko eta banderolak saltzeko. Eta, gauza bera egingo dute hurrengo larunbatean (hilak 18) eta hilaren 30ean (osteguna). Bestalde, apirilaren 5ean (asteazkena), karabana bat egingo dute autoekin, eta apirilaren 29an itxiko dute dinamika: enkartelada, auzo argazkia, bazkaria eta manifestazioa egingo dituzte.
*Eta Antiguan orain zer?*
— Sare Antiguo (@AntiguoSare) March 9, 2023
Bagoaz *ETXERA* bidean aurrera 👣👣👣 eta Antiguan dinamika berri bat abiarazi dugu auzoko presoek etxeratzeko egin beharreko ibilbide eta oztopoak herriratzeko.
⚠️⚠️⚠️⚠️
*ADI deialdiei!!* pic.twitter.com/RE2z9DMC4D