Zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte igande honetako kirol probek
Bi kirol proba egingo dira igande honetan Donostian, eta hiriko zirkulazioan hainbat aldaketa izango dira 09:45etik 12:30era.
Añorgako Duatloiari dagokian, 10:00etan hasi eta 12:00etan amaituko da Añorgan eta eragina izango du honako errepideetan: Errekalde (guztiz itxita), Igara (lasterketaren noranzkoko erreia itxita), Errotaburu (ibilgailuei garajeetatik sartzen eta irteten utziko zaie, lasterketaren arabera) eta Zuatzu (lasterketaren noranzkoko erreia itxita. Atotxa Erreka – Errotaburu noranzkoan bakarrik zirkulatu ahal izango da).
Udaberriko Lasterketa 10:00etan hasi eta, gutxi gorabehera, 11:15ean amaituko da. Irteera eta helmuga Antiguako EHUko Gipuzkoako Campusean egingo dira. 10:00etatik 11:15era honako bideak itxita egongo dira: Elhuyar plaza (Manuel Lardizabal eta Europa plazaren artean, bi noranzkotan, trafikoari itxita), Kotxa pasealekua, Andia, Miramar, Askatasunaren hiribidea (Urbieta eta Easo artean, hiriaren mendebalderako noranzkoan), Nafarroa hiribidea (Saguesen, Zemorian eta San Blasen bizi direnak eta garraio publikoa baino ezin izango da ibili) eta Zurriola hiribidea (hiriaren irteerako noranzkoan).