Emakumeen Etxeak 2021-2022 memoria argitaratu du
Urtero moduan, Donostiako Emakumeen Etxeak memoria berria argitaratu du. Alde batetik, etxearen datu orokor, organigrama, erabiltzaileei buruzko datuak, aurrekontuak eta egin diren hobekuntzak azaltzen dira. Gainera, etxeak eskaini dituen zerbitzuak aurkitu daitezke, baita elkarguneen, matraka guneen, formakuntzarako blokeen eta ekintzen informazioa.
“Aldaketa urtea izan da. Pandemiak atzera egin duenean, berriz ere abiadura hartu du etxeak. Askoz bazkide gehiago dira orain, jarduera gehiago programatzen dira, toki guztiak erabiltzen dira eta edukiera jada ez da lehen zen oztopoa. Etxeak ez du erreferentzialtasunik galdu, eta presentzialtasuna etorri denean, lehen baino biziago dago berriz ere, eta inoiz baino biziago izateko bidean doa”, azaldu dute arduradunek.
Lotura honetan eskuratu daiteke memoria.