Asanblada feministara deitu dute Donostiako Piratek
Bost hilabete gelditzen dira Aste Nagusirako, eta Donostiako Piratak dagoeneko jarri dira jaiei begira. Hain zuzen ere, asanblada feministara deitu dute ostiral honetarako, hilaren 17rako. Asanblada irekia izango da, Aste Nagusi Piratarako lanketa feminista egituratzen joateko. 18:30ean izango da, Donostiako Piraten lokalean (Bizkaia pasealekua, 10).
Donostiako Piraten mugimenduak hogei urte bete zituen 2022an, eta, beraz, berezia izan zen iazko Aste Nagusia. Hedabide honek urteurrenari buruzko erreportaje mardula eta gehigarri berezia argitaratu zituen, eta jaien jarraipen zabala egin zuen, askotariko irudi bildumekin, bideokin, eta abar.
A D I ❗️
— Donostiako Piratak (@izanpirata) March 13, 2023
𝗗𝗼𝗻𝗼𝘀𝘁𝗶𝗮𝗸𝗼 𝗣𝗶𝗿𝗮𝘁𝗼𝗻 𝗔𝘀𝗮𝗻𝗯𝗹𝗮𝗱𝗮 𝗙𝗲𝗺𝗶𝗻𝗶𝘀𝘁𝗮
📆 Martxoak 17
🕡 18:30
📍 Lokalean (Bizkaia Pasealekua, 10) pic.twitter.com/rzZ3ilqUrN