
Ostegunean partida garrantzitsua jokatuko du Realak Anoetan (21:00), eta realzale guztien babesa beharko du Romaren aurkako kanporaketari buelta emateko. Anoeta goraino beteko da, eta zaleen babesaz gain, Brigade Loco taldearena ere izango du talde txuri-urdinak. “Anoera galdara bat izan behar da”, nabarmendu du klubak.
Brigade Loco da Aitor Zabaleta Harmailari eskainitako Bultzada abesti ezaguna egin zuen taldea, eta, beraz, aurreikusi daiteke harrera ona izango duela taldeak estadioan. Neurketaren aurretik eta atsedenaldian joko du taldeak.