Etxe turistikoei mugak jartzeko gida Grosen zabaltzeko laguntza behar du Saretxek

Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuak etxe turistikoei mugak jartzeko kanpaina abiatu zuen otsailean, bizilagunen komunitateetan etxe turistikoak debekatzeko gida aurkeztuz. Bizilagunek euren blokeko etxebizitzetan erabilera ekonomikoak (tartean, etxe turistikoak) debekatzeko jarraitu beharreko pausoak jasotzen ditu gida horrek. Orain, gida “auzoko txoko guztietara” iristea nahi du Saretxek.
Horretarako, kalez kaleko lanketa abiatuko dute, gida etxez etxe banatuz, kaleetan kartelak jarriz, eta abar. Horretarako, herritarren laguntza “ongietorria” izango dela nabarmendu dute. Lagundu nahi izanez gero sindikatuko edozein kiderekin harremanetan jar daiteke, edo etxebizitza.gros@gmail.com helbidera idatzi.