Nartzisoek hori kolorez tindatu dute Frantzia pasealekua
Aurten ere loratu dira Frantzia pasealekuko nartzisoak, eta hori kolorez tindatu dute zelaigune guztia. Apirilean moztuko dituzte, berriz ere hurrengo urtean loratu eta ziklo natural osoa egin ahal izateko. Lore alfonbrari begira geratu dira hainbat herritar, eta gutxik eutsi diote argazkiak egiteko tentazioari.