8,4 milioi euro bideratu zituen iaz Donostia Sustapenak ekonomia sustatzeko
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2022an 8,4 milioi euro baino gehiago bideratu zituen hiriko ekonomia garatzera, Ekonomia Bultzatzeko Planarekin (EBP). Udalaren arabera, lan aukerak garatzearen xede izan diren kolektibo nagusiak gazteak, 45 urtetik gorakoak eta emakumeak dira.
Guztira, 1.102 enplegu sortu dira (905 besteren kontura eta 197 norberaren kontura). Kontratatutakoen %57 emakumeak izan dira; %51, berriz, 35 urtetik beherakoak. Enplegu gehien sortu diren sektoreak ostalaritza (%39), merkataritza (%34) eta zerbitzu aurreratuak (%24) izan dira.
EBP-k 1.598 pertsonari eman die arreta. Horietatik 689k profil kualifikatuak zituzten (%44, emakumeak) eta prestakuntza eta garapen profesionala lantzeko programetan parte hartua zuten, baita Talentuaren Azokan ere, non tokiko enpresek eta erakundeek 146 lanpostu eskaini baitzituzten.
EBPari esker, 293 proiektu ekintzaile babestu dira; gainera, horietatik %20 proiektu berritzaileak izan dira. Proiektuek honelako sektoreak dituzte jatorri: biozientziak eta osasuna (%26) eta 4.0 Industria (%49).