Ikuskizunak eta solasaldiak Poesialdiaren bosgarren edizioan, martxoaren 20tik 27ra
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Ernest Lluch Kultur Etxean.
Sei egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu ditu Donostia Kulturak Euskal Herriko zein kanpoko poetekin. Donostian izango dira Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi, Peio Otxoteko, Carlos Marzal, Manuel Vilas eta Mircea Cărtărescu. Jarduera guztiak 19:00etan hasiko dira, Carlos Marzalena izan ezik, 19:30era atzeratu baita. Hona hemen egitaraua:
Martxoak 20: Gu gabe ere. Biharamunean. Itziar Ugarte, Mikel Landa (Victoria Eugenia Club); martxoak 21: VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa: sari banaketa. (Liburutegi Nagusia, 12:00); martxoak 21: Soneto bat irakurtzeko 20 modu. Harkaitz Cano, Maite Larburu, Beñat Barandiaran (Victoria Eugenia Club); martxoak 22: Itsas hariak. Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Nerea Azcona, Nora Otxoteko (Victoria Eugenia Club); martxoak 23: Euforia. Carlos Marzal (Ernest Lluch Kultur Etxea); martxoak 24: Una sola vida. Manuel Vilas (Ernest Lluch Kultur Etxea) eta martxoak 27: La poesía de Mircea Cărtărescu, perplejidas y alegría. Mircea Cărtărescu (Ernest Lluch Kultur Etxea).
No Vodka On The Moon, Ricky Davilaren erakusketa ere ikusgai egongo da martxoaren 17tik, maiatzaren 13ra Ernest Lluch Kultur Etxean.
Gonbidapenei dagokienez, martxoaren 17an 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren eremuan) eta Viktoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Ernest Lluch Kultur Etxekoak ere martxoaren 17tik aurrera jaso ahalko dira kultur etxean bertan.