Herritarrei kontu emateko atal bat jarri dute udalaren webgunean
Legealdia bukatzeko bi hilabete falta direnean, Donostiako Udal Gobernuak herritarrei kontuak emateko atal berri bat jarri du udalaren webgunean. 2019-2023 legealdiko gobernu planaren 42 proiektu estrategikoen egoerari buruzko informazioa kontsultatu daiteke.
“Gobernu taldeak gardentasunarekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da proiektu hau, haren kudeaketari buruzko informazioa publiko eginez eta azken lau urteetan abian jarri diren proiektu estrategikoen egoera herritarrei erakutsiz”, azaldu du Juan Ramon Viles Gobernantzako zinegotziak. Udal gobernuaren legealdiko erronketako bat zen herritarrei kontu emateko sistema egoki bat eskaintzea, “planek eta zerbitzuek webgunean presentzia sendoa eta eguneratua izan dezaten”.
2019-2023 aldiko gobernu planak hamar ardatz estrategiko, 56 helburu eta 559 jarduera jasotzen ditu.