Komunikazio parekidearen miopiaz ariko dira
TaPuntu kooperatibak 8. Nortasuna Sarean jardunaldia egingo du hilaren 22an, San Telmo museoan. Aurtengo leloa Bistan da! Komunikazio parekidearen miopiak da, eta sei gonbidaturekin batera, arlo ezberdinetan komunikazio parekidean dauden hutsuneak eta praktika onak jorratuko dituzte.
Hainbat alorretako solaskideek arte hartuko dute: Maider Galardi F. de Agirre, Assumpta Ayerdi Olaizola, Arritxu Iribar Egaña, Josu Aztiria Urtaran, Jone Amonarriz Zubeldia eta Tania Arriaga Azkarate.
18:30ean hasi eta 20:30ean bukatuko da, eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da, San Telmo museoaren webgunean.