Bermuteke festa egingo dute Txondorran
Txondorra guneko marrazkilarien topaketa bat.Txondorra Larunbatean, 12:00etan, musika, janaria eta edaria izango dira Txondorra kultur gunean: bermuteke festa ospatuko dute. Zuzeneko musikarekin karaokea egingo dute, eta nahi duenak mikroa hartu eta abesteko aukera izango du. Jam saio ireki bat ere egongo da. Arratsaldera arte luzatuko da festa. Sarrera doakoa izango da.


