Salgai daude Cirque du Soleilek Donostian eskainiko duen ikuskizunerako sarrerak
Cirque du Soleil Donostian izango da uztailean, energiaz eta akrobaziaz betetako Ovo ekoizpenarekin. Ovok “biodibertsitatearen edertasuna” aztertzen du forma eta kontraste guztietan, intsektu espezie jakin batzuen nortasuna eta “trebetasun paregabeak” nabarmentzen dituen ikuskizun akrobatiko baten bidez.
Ikuskizuna 25 herrialde desberdinetako 100 pertsonak osatzen dute; horien artean, 52 dira artistak. Ovo ikuskizunak –arrautza, portugesez– goi mailako akrobaziak aurkezten ditu agertokian, “giza gorputzaren mugak birdefinitzen dituztenak”. 2009an Montrealen (Kanada) inauguratu zenetik, zazpi milioi ikusle baino gehiago izan ditu 26 herrialdetako 155 hiritan.
Donostian, Illunben ikusi ahal izango da, ondorengo egunetan: uztailaren 19an, 17:30ean; uztailaren 20an, 17:30ean; uztailaren 21ean, 17:30ean; uztailaren 22an, 17:00etan eta 21:00etan; eta uztailaren 23an, 16:00etan.
Sarrerak salgai daude 42 eta 110 euro artean cirquedusolei.com, livenation.es eta Ticketmaster webguneetan eta El Corte Inglesen.