San Martin merkatuko postu batzuek deskontuak egingo dituzte ostegunero
26 saltokik parte hartuko dute Ostegun Ero izeneko egitasmoan. Produktuak kostu prezioan salduko dituzte.
San Martin Merkatuaren ekimenez, bezeroentzako deskontuak egingo dituzte hainbat postutan. Ostegun honetan izango da lehen Ostegun Ero. Bezeroek aurreztea eta erosketa merkeagoa egitea da egitasmoaren helburua: “Badakigu bizitza garestia dela, eta gure bezeroak zaintzen ditgunez, Ostegun Ero jarri dugu martxan. Merkatua bizitza da eta San Martinen erosten duzunean tokiko ekonomiari laguntzeaz gai, produktu freskoak eta kalitatezkoak ere erosten ari zara zuretzat etazure familiarentzat, orain, gainera, kostu prezioan”, adierazi du Miren Celayak, merkatuko zuzendariak.
Kostu prezioan salduko dituzte barazkiak, frutak, gaztak, arraina, haragia, loreak eta ogia. Guztira 26 saltokik egin dute bat egitasmoarekin: Uresaundi, Arrozpide, Lizardi, Altzueta, Ameri Goikoa, Goiatz Erribera, Tolare, Errekalde, Balantxa, Aitzalde eta Pagoaga baserritarren postuak, Abatza gaztak, Nicasio, Maribel eta Iñaki & Jenny harategiak, Coro Sotero, Garrido, Rosa Mari, Nati eta Miren arrandegiak, Talo eta JA okindegiak, La Supera eta Hermanas Fernandez fruta dendak, Kenko sushi denda eta Mimiku lora dendan izango dira produktuak kostu prezioan.