Egunean Behineko finala Donostian izango da, martxoaren 31n
Egunean Behin jokoaren 11. denboraldiaren finala Donostian egingo dute datorren martxoaren 31n, 18:00etan, Miramongo Parke Teknologikoaren egoitza nagusian. Kike Amonarrizek aurkeztu du ekitaldia, eta irabazleentzako sariez gain, bestelakoak zozkatuko dira.
Egunean Behin denboraldiko sailkapeneko lehen 100ek izango dute aukera finalera etortzeko.Lehen ehunen artean ez daudenek, eta etortzeko gogoa dutenek,izena emateko aukera izango dute, eta itxaron zerrendan sartuko dituzte.
Izena emateko esteka hau jarri dute.
Egunean Behin mugikorretako aplikazio arrakastatsu bat da: tribial estiloko euskarazko galdera erantzunen jokoa da, CodeSyntax enpresak garatua. Egunero partida bakarra jokatzeko aukera izaten da eta 10 galdera erantzun beharko dira, ahalik eta azkarren eta hoberen.