Kaltetutako astigarrak kendu eta ordezkatu egingo dituzte
Foru pasealekuan dauden astigarra batzuk gaixo daude, onddo batek kalte egin baitie, eta lehortu egin ditu. Zonatik igarotzen diren oinezkoentzat arrikutsua izan daitekeela uste du udalak, eta kendu egingo ditu, ale berriak jartzeko. Dozena bat kendu beharko dituzte.