Marrus inguruko baratzeen bigarren fasea abiatzeko beste pauso bat eman du udalak
Altzako Marrus eremuko baratzeak berregokitzeko proiektuaren bigarren fasea abiatuko du udalak. Tokiko Gobernu Batzordeak lanak gauzatzeko kontratazio espedientea onartu du, 343.811 euroko lizitazio aurrekontuarekin. Altzako kiroldegitik gertu daude bigarren faseko baratzeak.
Bi lotetan banatuta dago esku hartzea: lehenengoan, kutsatutako eremua estali –amiantoa agertu zen bere garaian– eta egokituko dute (200.730 euro), eta, bigarrenean, baratze garbien eremua egokituko dute, baita zurezko biltegi bat jarri ere. Esku hartzea bukatzen dutenean, hesitutako espazio bat izango da Marruseko baratzeen eremua, eta bi zati izango ditu: lurrez eta lorategiz estaliko duten zona bat eta baratzeen zona.
Marrus eremuko lehenengo 85 baratzeak hilaren hasieran zozkatu zituzten, eta udalak aurreikusten du udazkenerako beste 90 zozkatzea, bigarren faseari dagozkionak.