Udalak 370.000 euro inguru bideratuko ditu Aieteko Topalekuko zerbitzuetara
Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du Aieteko Topalekuko zerbitzuen emakida kontratatzeko espedientea. Horren bidez, zerbitzu hauek eskainiko dituzte: taberna eta jangela zerbitzua, garbiketa zerbitzua, atezaintza zerbitzua eta mantentze lanetako zerbitzua.
Lizitazio aurrekontua 372.551 eurokoa da, eta emakida hiru urterako emango dute, beste bi urtez luza daitekeena (bi luzapen eman ditzakete, bakoitza gehienez urtebetekoa).
Helburua da zerbitzua hobetzea, eta besteak beste, zero kilometroko produktuak eskaintzea, eta menu begetarianoak izatea. Topalekua Aieteko zaharren egoitza da, eta hobekuntza hauen bidez jende gehiago erakarri nahi dute.