Bazkidetze kanpaina abiatu du Añargi energia komunitateak
Abian da Añargi Añorgako energia komunitatea, eta bazkidetze kanpaina hasi dute dagoeneko. Horrela, ostiral honetatik aurrera (hilak 24), Añorga Txikiko auzo elkartearen lokalean egongo dira Añargikoak ostiralero, 16:30etik 18:30era. Han, elkarteko bazkide egiteko aukera izango dute herritarrek, eta Añargiko kideek abian dituzten proiektuen inguruko informazioa emango dute, baita aholkularitza zerbitzua eskaini ere.
Horrez gain, hara joan gabe bazkide egiteko aukera ere badago, ES30 3035 0503 26 5030004970 kontu korronteak 100 euroko ekarpena eginda (hori da Añargiren kuota) eta anorga.ebk@ni.eus helbide elektronikora idatzita, izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, herria, posta kodea, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia adieraziz.
Añorgan iaz hasi ziren Añargi energia komunitatea sortzeko lanetan, energia burujabetza lortzeko helburuarekin. Berriki, otsailean, auzoan aurkeztu zuten komunitatea, eta harrera ona izan zuen.