Donosskino film laburren jaialdiak lanak aurkezteko epea ireki du
Urrian egingo dute zazpigarren Donosskino jaialdia, eta film laburrak aurkezteko deialdia iragarri dute. Ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, eta hori bi plataformen bidez egin beharko da: Festhome eta Film Freeway.
Baldintzei eta oinarriei dagokienez, gehienez, 30 minutuko iraupena izan beharko dute film laburrek, eta 2022ko ekainaren 30etik aurrera ekoizturikoak izan behar dira. Gaztelania eta euskara ez den beste hizkuntza batean aurkezturiko lanek euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak izan beharko dituzte. Bestalde, publizitate eta bideo komertzialak ez dituzte onartuko. Baldintza eta oinarri guztiak helbide honetan kontsultatu daitezke.
Espainiako eta nazioarteko film laburren izen-ematea 3 eurokoa da maiatzaren 15era bitartean. Hortik aurrera, 5 eurokoa izango da. Euskal Herriko ekoizpenek, berriz, ez dute ezer ordaindu beharko.