Ostiralean Garbera inguruan gertatutako istripu baten lekukoen bila dabil Udaltzaingoa
Pasa den ostiralean, hilaren 17an, zirkulazio istripu bat gertatu zen Garbera inguruan, zehazki, GI-20 errepidean, A-8 autobidera Irungo norabidean sartzeko bidegurutzean, 20:15ak aldera. Gertatutakoa argitzeko, Donostiako Udaltzaingoa lekuko bila dabil. Istripuan 51 urteko gizon bat hil zen.
Ikerketarekin jarraitzeko, istripua ikusi zuen edozein pertsonak eman dezakeen edozein datu baliagarria izan daitekeela azaldu du udalak. Horrela, 943-48 13 31 edo 943-48 13 00 telefono zenbakietara deituta jarri daiteke Udaltzaingoarekin harremanetan.