Zabalik dago Aste Nagusiko janari furgoneta azoketan parte hartzeko izen emate epea

VI. Zurriola Street Food azokan eta Sagueseko zabalgunean janari furgonetak instalatzeko izen emate epea zabaldu du Donostia Festakek, aurtengo Aste Nagusiari begira. Eskaera Donostia Kulturaren webgunearen bidez egin daiteke, apirilaren 21era arte.
VI. Zurriola Street Food azoka Kursaal jauregiko Erizainen plazan egingo da, eta Saguesen bereziki edariak salduko dituzten lau janari furgoneta jarriko dituzte gehienez.
Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte hartze formularioa eta hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira.