Abisu horia jarri dute 2,5 metroko olatuak espero direlako
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Abisu horia jarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak, 2,5 metroko olatuak espero direlako. Goizean 05:00etatik 07:00ak arte egon da indarrean, eta arratsaldean 18:00etan hasiko da abisua, 19:00ak arte.
Olatuak 2-2,5 metrokoak izatea aurreikusten dute. Itsasgora 18:29an izango da, 4,56 metroko marearekin.


