Telefonicak maiatzean kenduko ditu Donostiako kabinak
2022ko urtarrilaren 1etik, Telefonica ez dago behartuta kaleko telefono kabinak mantentzera, baina Donostian oraindik halako 40 bat gelditzen dira, eta asko oso egoera txarrean daude. Hiri Mantenimenduko zinegotzi Miguel Angel Diezek Radio San Sebastian irratiari azaldu dionez, udalak hainbatetan eskatu dio Telefonicari kabinak kentzeko, baina beti ezezkoa jaso du. Ordea, Diezen arabera, “Enpresak jakinarazi du kabinak erretiratzen hasi dela, eta Donostiakoak maiatzaren hasieran erretiratzen hasiko direla”, azaldu du Diezek.
Berez, udalak ere kendu ditzake kabinak, baina, kasu horretan, udalak ordaindu beharko luke kabinak erretiratzeko prozesua, kabinek espaloian utzitako arrastoaren konponketa eta kabina zabortegi batera eramatea. Hala ere, Hiri Mantenimenduko sailak ez du aukera hori baztertzen, Aste Santura begira.