Maillot horia jantzi diote udaletxeari
100 egun baino gutxiago falta dira Frantziako Tourra Bilbotik abiatzeko. Hori dela eta, Gran Départ Pays Basque 2023 egitasmoaren ekitaldi batzuk egiten ari dira egunotan. Gaur goizean, Donostian izan da Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendari nagusia, Eneko Goia alkatearekin eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin.
Donostiako Udaletxeari maillot hori erraldoi bat jantzi diote, eta, ondoren, Bulebarreko Turismo bulegora joan dira. Izan ere, han jarri dute ikusgai Trophy Tour garaikurra. Frantziako Tourra Euskal Herrira iritsi izana irudikatzen du aipaturiko trofeoak. Uztailaren 26an jaso zuten Goiak eta Olanok, Kursaaleko zubian. Oroigarria apirilaren 23ra arte ikusi ahal izango da Turismo bulegoan. Egun horretan Gasteizera eramango dute.
Donostialdea Bizikletan txirrindulari taldeak bi maillot eman dizkio Prudhommeri, alkatearen eta ahaldun nagusiaren eskutik. Ondoren, hiruak Kursaalaren aurrera gerturatu dira eraikinean ‘Ongi eTOURri ‘animazioa jarri dutelako.