Maratoi erdiaren 23. lasterketa egingo dute 2023an
Ez da urte borobila, baina bat egiten du azken bi zenbakiekin. Apirilaren 2an egingo dute 23. Maratoi Erdia –Media Donostia izenez ezaguna–. Bulebarrean hasi eta bukatuko da, eta aukeran bi distantzia izango ditu: maratoi erdiarena (21,97 kilometro) eta 10 kilometrokoa. 10:00etan abiatuko dira biak.
Gaur goizean egin dute aurtengo lasterketaren aurkezpena, eta antolatzaileek ondorengoa nabarmendu dute: “Donostiako kale nagusienak zeharkatzen dituen zirkuitu honek, korrikaren munduan espezializatutako aldizkarien arabera, zirkuitu polit eta azkarrenetariko bat da, bai kronometroa astintzeko edota astiro hartuz, bista ikusgarriekin gozatzeko ezin hobea”.
Izena emateko Maratoi Erdiaren webgunean sartu behar. Aldiz, modu presentzialean izena eman nahi dutenek Apalategui kirol dendan egin ahal izango dute hilaren 31n eta apirilaren 1ean.