Donostialdea Bizikletanek ohorezko postuak lortu ditu azken lasterketatan
Pasa den asteburua ona izan da Donostialdea Bizikletan taldearentzat. Larunbatean garaipena gertu izan zuen Astigarragako Aimar Capdequi txirrindulari gazteak. Deban jokaturiko kadete mailako lasterketan bigarren postuan sailkatu zen. Esprintean erabaki zen proba, eta Oier Aranak baino ez zuen gainditu Capdqui.
Igandean, berriz, Beñat Igarategi bosgarren izan zen Tafallako El Caserio Valsay lasterketan. Ekaitz Perez izan zen irabazlea. Aldiz, Unai Iturrate hamar onenen artean sailkatu zen, zortzigarren postuan.
Gazteen mailan, Aimar Alarcia donostiarra zortzigarren izan zen Mutrikuko Atxukale Sarian. Iker Gomez irabazlearen denbora berean helmugaratu zen.