Gizon bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea leporatuta
Astelehenean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Donostian, Loiola auzoan, emakume bati sexu eraso bat egin izana leporatuta. Hala azaldu diote Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Efe albiste agentziari. Emakumeari ukituak egitea leporatuta atxilotu zuten gizona, eta astelehen arratsaldean epailearen eskuetan utzi zuten.