La Sirena irekitzeko eskatu dute euskal kulturako hainbat eragilek
Euskal kulturaren hainbat arlotako eragilek, hala nola, kirolariek edo musikariek, bat egin dute Donostiako La Sirena aterpetxea irekitzeko egitasmoarekin. Besteak beste, Lur Errekondo kirolaria eta El Conquistador del Caribe saioko aurkezlea, Sara Zozaya kantautorea eta Sonakay euskal flamenko musika taldea aritu dira Harrera Sarearekin elkarlanean.
Kalean bizi diren pertsonentzako La Sirena irekitzeko eskatzeko bideoak grabatu dituzte, Sirena ireki! Bizitoki eskubidea! lelopean.