Gizon bat hil da zuhaitz bat gainera erori ostean
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 65 urteko gizon bat hil zen atzo, bere etxean inauste eta lorezaintza lanak egiten ari zela, zuhaitz bat gainera erori ostean. Ezbeharra 20:45 aldera gertatu zen, Txurdiñene bideko etxe batean, Altza inguruan. Emakume baten deia jaso zuten udaltzainek, eta bere senarrari zuhaitz bat gainera erori zitzaiola azaldu zien.
Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu ziren etxe horretara, baina, azaldu dutenez, iritsi orduko gizona hilda zegoen.