Keinu-potea egingo dute ostiralean Egian

Egia Zeinuka taldeak antolatuta, keinu-potea egingo dute ostiralean (hilak 31) Egian, aurten bigarrenez. Hiru hilabetean behin egiten dute, eta 2023ko lehenengoa urtarrileko azken ostiralean egin zuten.
Keinu-potea “keinu hizkuntza ama hizkuntza edo lan hizkuntza duzuenontzat, ikasten ari zaretenontzat, lagun giroan zeinu hizkuntzan aritzeko aukera”, dela diote Egia Zeinukakoek. 18:30ean elkartuko dira Plaza Haundin, eta, eguraldi txarra egingo balu, Arrano elkartean elkartuko lirateke.
Miren Tolosa eta Alaitz de Sosa Egia Zeinuka taldeko kideak elkarrizketatu zituen hedabide honek iaz, egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko. Gainera, estreinakoz, Keinu Hizkuntza eguna antolatu zuten auzoan.