Transfobiaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean
Transfobiaren aurkako manifa bat Donostian. Sara Ibarguren Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioa egingo dute martxoaren 31n, Donostian. Ehgamek, Ziztak, Intzirik, Bilgune Feministak eta Donostiako Asanblada Transbollomarikak antolatu du deialdia, Transfobiaren aurrean autodefentsa transfeminista lelopean.
Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da, 18:30ean.


