Dantzari Txiki jaia egingo dute larunbatean Añorgan
Pandemiaz geroztik “nahiko utzita” izan ostean, Arkaitz dantza taldeak eta Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak (AKKE) Dantzari Txiki eguna berreskuratu dute, eta “inoiz baino indartsuago” datozela nabarmendu dute. Larunbatean egingo dute, apirilaren 1ean, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Halaber, beste auzo batzuetako zein beste herri batzuetako dantza taldeak gonbidatu dituzte parte hartzera: Gure Txokoa (Bera, Nafarroa), Astigar (Astigarraga, Gipuzkoa), Herri Ametsa (Herrera) eta Antiguotarrak (Antigua).
Egitarauari dagokionez, 10:45ean hasiko dira, parte hartzaileei harrera eginez eta hamaiketakoa eskainiz, eta 17:30ean bukatuko dute jaia:
- 10:45ean, harrera eta hamaiketakoa.
- 11:30ean, desfilea Añorgatik.
- 13:00etan, emanaldi nagusia Añorgako frontoian.
- 14:30ean, bazkaria.
- Arratsaldean, jolasak.
- 17:30ean, amaiera.