Ibaetako Aratz erretegiak irabazi du Gipuzkoako IX. Bakailao Pintxo Lehiaketa
Ibaetako Aratz jatetxeak irabazi du Gipuzkoako IX. Bakailao Pintxo Lehikaeta. Finala astearte arratsaldean ospatu zen Pasai Donibaneko Auditorium Kulturgunean, eta hamasei finalistek hartu dute parte bertan: Ziaboga, Herriko Etxea, Xera Gastroteka, La Lonja, Ramiroko Txokoa, Artzabal, Marken, Aratz, Eguzki, Ramuntxo, Danontzat, Rafael, Bakar, Tatapas, El pescaito Bahia de Cadiz eta Patricio.
Finalaren aurretik pintxoak dastatzeko ibilbide bat egin zuten martxoaren 13tik 26ra bitartean, eta lehiaketan Gipuzkoako 47 ostalaritza establezimenduk hartu zuten parte.
Aratz erretegiak sare sozialetan azaldu duenez, “oso pozik eta oso harro” daude azken urteetan egindako lanak “bere emaitzak” ematen dituela ikustegatik.