Gero arte izan nahi duen agurra
2010etik 2020ra bitartean, 3.375 gazte donostiar joan dira Oiartzualdeko eta Buruntzaldeko herrietara bizitzera. Aldaketa etxeen prezioengatik egin duten gazte batzuek kontatu dute Donostiari begira jarraitzen dutela. Bizilekua aldatzeak harremanetan eta zaintzarako aukeran eraginak dituela diote.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Bizilekuari lotutako gazteen mugikortasuna Gipuzkoan izeneko txostenak jasotzen duenez, Donostiako 3.375 gaztek Oiartzualdeko eta Buruntzaldeko herrietara jo dute 2010-2020ko aldian. Nabarmen gutxiago izan dira kontrako bidea egin dutenak: bi eskualde horietako 2.510 gazte joan dira hiriburura.
18 eta 34 urte bitarteko gazteekin osatu du ikerketa aldundiak, eta hiri barruan ere, auzoz auzo, ikusten dira aldeak: hiri erdigunetik gertuen dauden auzoek galdu dute gazte gehien. “Badirudi alokairuen prezioak altuak diren eremuetan gazteen etorrerak behera egin duela”, jartzen du txostenaren ondorioetako batean. Desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformaren esanetan, ikerketak agerian uzten du hiriaren eredua aldatzeko beharra. “Gazteen kanporatzearen fenomeno esanguratsua bizi dugu, eta horrek hiriak bere bizigarritasuna eta bere bizia galtzeko prozesua areagotzen du modu kezkagarrian”.
Gipuzkoako hitza-k Maddi Juanikorena, Egoi Alberdi, Maria Mungia eta Garazi Castaño donostiarrekin hitz egin du. Irakurri osorik hemen.