Añorgako Dantzari Txiki Eguna, iruditan

Arkaitz dantza taldeak eta Añorgako Kultur eta Kirol Elkarteak Dantzari Txiki eguna berreskuratu dute –azken aldiz 2019an egin zuten–. Larunbatean egin zuten auzoan egun osoko egitaraua, eta beste auzo zein beste herri batzuetako taldeak izan ziren dantzari eskainitako jaian. Berako Gure Txokoa, Astigarragako Astigar, Herrerako Herri Ametsa eta Antiguako Antiguotarrak dantza taldeko kideekin batera ospatu zuten egun handia.



























