Balea bat hilda agertu da Zurriolan

Ia hiru metro luzeko balea bat agertu zen atzo arratsaldean Groseko hondartzan. Uretan flotatzen agertu zen animaliaren gorpua, Kursaaletik gertu. Zere txikia da balea, eta dirudienez, egun batzuk zeraman hilik itsasoan. Itsaso zakarrak Zurriolako hondartzaraino ekarri zuen atzo.
Handik gutxira erretiratu egin zuten animaliaren gorpua, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Plentzian duen egoitzara bidali zuten, bertan aztertu dezaten.
Donostian 2012an agertu zen azken balea, Kontxako hondartzan. Balea hura balea handia zen, 15 metroko luzera zuen, eta hura ere denborale batek ekarri zuen Donostiara.