Janire Olarra donostiarrak irabazi du Euskadiko judo txapelketa

Haur eta kadeteen Euskadiko judo txapelketak jokatu ziren larunbatean Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, eta bertan izan zen Donostiako judo kluba. Haurren kategorian Janire Olarra donostiarra izan zen txapelduna. Aldi berean, klubeko zazpi partaidek lortu zuten klasifikatzea Euskadiko txapelketarako: batek brontzea, beste batek zilarra eta beste bostek urrea lortu dute. Azken bost hauek apirilaren 29an Madrilen egingo den Espainiako txapelketarako txartela lortu dute Euskadiko selekzioarekin joango baitira txapela lortu ostean.
Donostiako judo klubeko partaideak: -44kg. Illune Sánchez urrea -48kg. Janire Olarra urrea -52kg. Maddi Harina urrea. -63kg. Nikole Elizegi zilarra -38kg. Eneko Azpeitia urrea -42kg. Yerai Echaniz urrea -55kg. Wiliam Chatelain brontzea Entrenatzaileak: Julen Idarreta Erlantz Sixto.