14.000 bisitari baino gehiago izan ditu Aquariumak Aste Santuan
14.010 lagunek bisitatu dute Donostiako Aquariuma Aste Santuan. Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak Bizkaitik etorri dira (%20,9), ondoren Nafarroatik (%16), Gipuzkoatik (%13), Frantziatik (%9), Arabatik (%7), Errioxatik (%3,8), Madrildik (%23), Kataluniatik (%2,45) eta Erresuma Batutik (%2).
“Aurtengo Aste Santuan, Txuri eta Kontxita marrazoek eta balearen hezurdurak protagonismoa tartekatu behar izan dute aste honetan jaio berri diren lau marrazoekin”, azaldu du Aquariumak.
Urtea hasi denetik, 71.086 pertsonek bisitatu dute Donostiako Aquariuma. Eguraldi oso ona eta Pasealeku Berria itxita izan arren, Donostiako Aquariumeko arduradunek Aste Santuko emaitzen “oso balantze positiboa” egin dute.